Mauna Loa, munduko mendirik altuena.

Hawaiiko uharteak, ikusten den Hawaiiko dortsalaren gailurra dira. Hawaiiko dortsala ur azpiko 3.000 km. inguruko mendikate bat da, Ozeano Barean zehar, hego-mendebaldeko noranzkoan zabaltzen dena. Bere gailurretako bat, Mauna Loa, munduko mendirik altuena da, izan ere, itsasoaren hondoan duen oinarritik gailurreraino neurtzen badugu 9.800 m dauzka, Everest mendia gainditzen du, baina hori izango da, hala ere, lurrazaleko punturik altuena.