Bidai bat Lurraren barrenera(1864) Julio Verneren eleberri ezagunenetariko bat da. Julio Verne, Frantziako idazlea, gaur egungo zientzia-fikzioaren sortzailetzat hartzen da. Bere geologia, ingeniaritza eta astronomia ikasketak oso lagungarri suertatu zitzaizkion bere abenturak azaltzeko ordua. Julio Vernek XX. mendeko lorpen zientifiko batzuk zehaztasun handiz iragarri zituen: bere nobeletan urpekuntziak, espaziuntziak, helikopteroak etab. agertzen ziren.
Bidai bat Lurraren barrenera nobelan Lidenbrock geologoak oso material arraroz osatutako harri bat aztertzen du, eta Lurraren barren-barrenetik datorrela aurkitzen du. Axel bere lobarekin batera, pergamino bat argitzea lortzen du. Bertan alkimista batek, Arne Saknussemmek Lurraren erdira heltzeko argibideak ematen zituen. Abentura horri egiteko asmoz Islandiara jotzen dute, Sneffels sumendira hain zuzen, eta bertatik sartuko dira beren helburua lortzeko.
Zailtasun handiak (ur hotz gutxi, itsasoak, haizeak, ekaitzak, itsas munstroak, tenperatura altuak etab.) gainditu ostean lurrazalera itzultzea lortzen dute, baina oraingo honetan Etnatik, Sizilian Snffels sumenditik 1200 legoa baino gehiagora dagoen sumendi batetik.