Beltz guztiak ez dira ikatz.

Bicho

Komunikabideetan maiz argitaratzen dira aurkikuntza txundigarriei buruzko berriak. Hala ere, aurkikuntza arkeologikoak izanik, hobe da aurkikuntza horiek “koarentenan” jartzea zientzialariek egiaztatzen dituzten arte. 1990eko apirilean, mundu osoan zehar zabaldu zen Zubialdeko (Araba) haitzuloan 13.000 urte baino gehiago zituzten labar-pinturen aurkikuntzaren berria.

Aditu askok pinturak aztertu ondoren, agerian geratu zen “labar-artearen Sixtotar Kaperatzat” hartu zena faltsifikazio hutsa zela. Izan ere, “labar-pintura” faltsu horiek zenbait hilabete edo urte lehenago margotu zituen Historiaurreko arteaz, noski, asko zekien norbaitek.