Euskal Herriko herri-kulturak baditu bertako lehen biztanleei buruzko ipuin, esaera eta elezahar asko. Haitzulo askoren izenak adierazten du nor bizi zen barruan: jentilak (Jentilkoba), sorginak (Sorgiņzulo), lamiak (Lamiņeneskatza), mairuak (Morulegi) edo Mari bezalako jeinuak (Marizulo).
Euskal Herriko pertsonaia mitologikoen artean aipagarri dugu Mari, Lurraren pertsonifikazioa eta jeinu guztien erregina.
Mari, bere agindupean dauden sorginen eta Akerbeltz, Gaueko edo Basajaun bezalako beste jeinuen antzera, mendietako (Anboto, Aketegi, Txindoki etab.) haitzuloetan bizi da eta zazpi urtero bizilekuz aldatzen da. Marik ilea urrezko orrazi batekin orrazten du, eta gezurrak, lapurreta eta bestelako errespetu faltak gorroto ditu. Berari eskertu behar dizkiogu ama lurrak eskaintzen dizkigun ondasun guztiak.