Iturri literarioez gain, arkeologiak funtsezko informazioa ematen du erromatarren etorrera baino lehen Euskal Herriko biztanleak nola bizi ziren jakiteko. Aztarnategi garrantzitsuenetako bat La Hoya herrixka dugu, Biasteri-Guardian (Araba) kokaturik dagoena, beroien lurraldean, hain zuzen. Herrixka bertako auzoko batek aurkitu zuen 1935ean. Herrixkaren indusketa 1973 eta 1989 bitartean egin zen. Herrixka honetan duela 3.400 urte inguru, Brontze Aroan, hasi zen jendea bizitzen lehen aldiz. Hala ere, herrixkaren lehen okupazio aldi nagusia Lehen Burdin Aroan gertatu zen, K.a. 1.200 eta 450 urte bitartean.
Erromatarrak heldu baino lehen, Bigarren Burdin Aroa deritzon garaian (K.a. 450-250) herrixkaren bigarren okupazio aldi nagusia gertatu zen. Bigarren aldi honetan, herrixkak aldaketa kultural sakona jasan zuen. La Hoya-ra ailegatu ziren Ebroko haraneko zeltiberiarren berrikuntza tekniko eta ekonomikoak: burdinaren metalurgiaren garapena, buztinlari-tornua eta errota zirkularra. Herrixkan bertan artisau-jarduera ugari egiten ziren, hala nola, ehunak, zeramika, brontzezko eta burdinazko objektuak etab. Nekazaritzaren izugarrizko garapenari esker lortu ziren Penintsulako beste eskualdeekin produktu manufakturatuak trukatzeko beharrezkoak ziren soberakinak.
Museoa eta indusitako guneak bisitatzea
Sarbidea
Guardia herriaren irtenbidean La Hoya herrixkara gidatzen duen seinalea dago.
Urriaren 16tik apirilaren 30era:
Maiatzaren 1etik urriaren 15era:
Astelehenetan itxita.
Sarrera doan.