Eguneroko bizitzaren gertaerak erregistratzeko beharra sortu zen; hala nola, nekazariek egiten zituzten eskaintzen kontrola. Horrek, idazketaren lehenengo adierazpenak ekarri zituen, Sumerian ziurrenik K.a. 3500 urtean. Eskribek puntzoien bidez berdindutako buztin zatietan kontabilizatu nahi izaten zituzten gauzen zirriborroak marrazten hasi ziren. Piktogramak ziren.
Zeinuak goitik behera marrazten ziren buztinezko tauletan, eta gogortzeko, labeetan egosten ziren.
Geroago zeinuak horizontalean marraztea hobe izan zitekeela pentsatu zuten. Marrazkiek eta adierazten zituzten gauzek gero eta antz txikiagoa zuten. Zumezko puntzoiaren formaren ondorioz, grabatuek falka -forma zuten eta horregatik, idazkera mota honi falka-formako idazkera edo idazkera kuneiforme deitu zitzaion.
Sentimenduak, ikusi ezin ziren gauzak, aditzaren denborak... ezin zirenez adierazi, zeinu bakoitzari balio fonetiko bat eman zioten eta horrela, ideiak irudikatzen ikasi zuten.
Irakurtzen eta idazten zekiten pertsonak eskribak ziren. Eguneroko bizimoduko hainbat alderdi adierazten zituzten idatziz.
Idazten ikastea nahiko zaila zen. Aberatsek eskolara bidaltzen zituzten beren semeak, idazten, kalkuluak egiten, eta hizkuntzaren bat ikas zezaten.