Faraoiaren langileak

Esklaboak piramideak eraikitzeko harrizko blokeak arrastaka eramaten daukagun irudi faltsuak, ez dauka zerikusirik benetan “hilobien eraikitzailea” zen ogibidearekin.

Mizerinoren piramidearen eraikuntzan, 2.000 langilek hartu zuten parte, 10 pertsonako taldetan. Talde horietako batzuek oso izen bitxiak zituzten: “Jarraitzaileak” edo “Mizerino mozkortuta dago”. Erregearen administrazioak behar zuen guztia ematen zion langile armada honi: jakiak, edariak, jantziak eta oinetakoak etab.

Erregeen Bailarako hilobiak eraiki zituzten artisauak, Deir el-Medina herrixkan bizi ziren. Zortzi egunetan zehar egiten zuten lan, etengabe, eta bi egunetan atseden hartzen zuten haien etxeetan. Lanaren truke, sari bat jasotzen zuten, jenerotan gehienetan, hau da, ale kopuru bat, olioa, arraina, barazkiak etab.