Hilobien arpilatzaileak


Erregeen Bailara, “Lurreko aztarnategi arkeologikorik aberatsena”

Faraoiak eta goi dignatarioak altxor handien ondoan lurperatzen zirenez, Egipton oso ohikoa izaten ziren hilobien arpilatzeak, lapurrei ezartzen zitzaizkien zigorrak handiak izan arren. Egiptologoen arabera, hilobi-ludopatia hori ezin da ulertu goi mailako funtzionario eta apaizen esku-hartzerik gabe.

Arkeologoek Erregeen Bailara, XIX. mendearen hasieran, induskatzen hasi zirenean, hilobi gehienak arpilatuta zeuden jada. Bestetik, atzerriko potentziek ere lagundu egin zuten espoliazio honetan, haien museo garrantzitsuenen (Louvre, Londreseko Britanikoa, Berlin, Turin, Erroma etab.) bildumak, gero eta aberatsagoak bihurtu zituzten Egipton hartutako pieza hauekin.