Momifikazioa

Egiptoarrek betikotasuna lortzeko, heriotzaren ondotik hildakoaren espiritua gorputzera itzultzen zela uste zuten. Horregatik, hildakoen gorpuak ustel ez zitezen, momifikatu egiten zituzten; geroago sarkofago edo hilkutxetan sartzen zituzten eta hilobietan lurperatzen zituzten, hil ondoko bizitzarako beharko zituzten objektu guztiekin batera.

Momifikazioa prozesu konplexua zen, eta zenbait fasetan egiten zen. Hasteko, baltsamatzaileek araztu egiten zuten gorpua barruko organoak atereaz; horiek, burmuina izan ezik, kontserbatu egiten ziren. Jarraian, deshidratatu egiten zuten gorpua, 40 egunez natronen sartuta.

Bukatzeko, gorpua baltsamatu eta lihozko hesgailuetan bildu egiten zuten. Horren ostean, momia sarkofagoan sartzen zuten.