Troiako zaldia

Legendazko Troiako Zaldiaren errepika

Lurraldeko merkataritza kontrolatzeko ahaleginetan, mizenastarrak Itsaso Beltzean sartu eta Troiako herriarekin gatazkan hasi ziren.

Mende batzuk geroago, Greziako Homerok Troiako Gerrarekin zerikusia zuten legendazko gertaera batzuk jaso zituen, Iliada eta Odisea poemetan.

Gehien ezagutzen den gertaera herria hartu zenekoa da; horretarako barruan gerlari asko zeramatzan egurrezko zaldi handi bat erabili zuten. Zaldia hondartzan utzi, eta Troiakoek, jainkoen oparia zela sinisturik, herrian sartu zuten. Soldaduek une hori aprobetxatu egin zuten barrutik ateratzeko, eta herriko ateak gainontzeko soldaduei zabaltzeko. Herria kondairaren parte zen, Hissarlik (Anatoliako penintsula) izeneko muinoan egindako indusketa batzuek, benetan izan zela baieztatu zuten arte.