Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Paisaiak eta lurralde-populaketak
Atala: Giza kokalekuak

Populaketa

Gizakia lurzoru-azalerez jabetu da, bere jardueretarako behar dituen eraikin eta etxebizitzak eraikitzeko. Biztanleria ez da berdin banatzen mundu osoan zehar. Zenbait gunetan, jende asko bizi da, baina badira etxebizitzarik gabeko eremu zabalak ere.

Gizakia lurraldeetan finkatzeko erari populaketa deritzo. Biztanleria herrietan, herrixketan edo etxebizitza bakartuetan finkatzen bada, landa-populaketa dela esango dugu; hirietan finkatzen bada, aldiz, hiri-populaketa dela esango dugu.

Landa-populaketa hiri-populaketa baino hedatuago dago oraindik. Hala ere, azkenaldian, hiriak puri-purian daude mundu osoan, zabaltzen eta hurbileko nekazaritza-inguruetako lurrak berenganatzen ari dira.

Europan duela zenbait hamarkada gertatu zen urbanizazio-prozesua, baina hain garatuta ez dauden herrialdeetan oraintxe ari da gauzatzen.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.