Gaia: Paisaiak eta lurralde-populaketak
Atala: Giza kokalekuak
Finkatzeko arrazoiak
Biztanleria-dentsitatea (lurralde jakin batean bizi den biztanle kopuruaren eta km2-tan neurtutako azaleraren arteko lotura) funtsezko datua da, biztanleriaren banaketaren nondik norakoak aztertzeko.
Biztanle-dentsitaterik handieneko giza kokalekuak honako arrazoi hauengatik aukeratzen dira:

Biztanleriaren banaketa
Arrazoi ekonomikoengatik: : Baliabide naturalak dituztelako, komunikabideak bertatik bertara eta industriaguneak hurbil daudelako…
Lur-eremuaren ezaugarriengatik: Erliebe egokiarengatik, lurraldea babesteko gune estrategikoak izateagatik —goialdeetan— edo uraren hurbiltasunagatik. Azken ezaugarriari dagokionez, jakinekoa da gizakiak arroen inguruan kokatzeko joaera izan duela betidanik.
Arrazoi historikoengatik: Antzinatik jendeztatutako tokiak direlako. Izan ere, aurreko bi irizpideetako batengatik aukeratu zituzten.
8
Zure koadernoan erantzuteko
- Begiratu argazkiari eta erantzun: Zein dira biztanle gutxien dituzten guneak? Zergatik?