Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Paisaiak eta lurralde-populaketak
Atala: Hiri-sareak

Hiriko hierarkiak

Hiriek eremu jakin batean izaten dute eragina, harreman hierarkiko jakin baten arabera.

Espainiako hiriak demografiaren eta eragin-eremuaren hedaduraren arabera sailkatuz gero, honako bereizketa hau egingo dugu: metropoliak, hiri ertainak eta hiri txikiak.

Metropoliek 200.000 biztanle baino gehiago dituzte. Gainerakoek baino funtzio espezializatuagoak eta anitzagoak betetzen dituzte, industriari eta hirugarren sektoreari lotutakoak, alegia. Bestalde, honako azpisailkapena egiten da:

Bilboko gune metropolitanoaren satelite ikuspegia.
  • Azpieskualde-metropoliak: Malaga, Valladolid, Coruña, Oviedo, Murtzia eta Alacant, besteak beste. Biztanle kopurua 500.000 eta 200.000 bitartekoa da, eta funtzio eta zerbitzu erabat espezializatuak daude aukeran.
  • Eskualde-metropoliak: Tamaina ertaineko hiriak dira, eta zerbitzu espezializatuak (administrazioa, ospitaleak, unibertsitateak eta industriaguneak) eskaintzen dizkiote eskualde osoari. Horrelakoak dira, adibidez, Valentzia, Bilbo, Sevilla eta Zaragoza. Biztanle kopurua 1,5 milioi eta 500.000 artekoa da, eta goi mailako zerbitzuak dituzte.
  • Estatu-metropoliak: Estatuetako hiri handiak dira, garrantzitsuak nazioartean. Oso zerbitzu espezializatuak dituzte, eta erabakigune politiko eta ekonomikoak dira. Madril eta Bartzelona estatu-metropoliak dira, eta hiru milioi biztanle baino gehiago dituzte. Funtzioen dibertsifikazioa erabatekoa da, eta eragin-eremuak estatu osoa hartzen du barnean. Munduko gainerako metropoliekin harremanak izaten dituzte.
  • Mundu-metropoliak: Nazioarteko politika- eta ekonomia-boteregune nagusiak dira. Tokio, New York eta Londres ditugu adibide batzuk.

Probintzia edo lurraldeetako hiriburu gehienak (metropoli ez direnak) hiri ertainak dira. Biztanle kopurua 200.000 eta 50.000 artekoa da, oro har. Hirugarren sektoreko funtzioak nagusi diren arren, espezializazioa ez da hain handia, eta merkataritza eta lurralde-zerbitzuak eskaintzen dira gehienbat.

50.000 biztanletik beherakoak hiri txikiak edo hiribilduak dira.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.