Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Paisaiak eta lurralde-populaketak
Atala: Hiri-sareak

Espainiako hiri-sarea

Espainiako hiri-sareak ez ditu ezaugarri berberak alde guztietan: biztanle kopururik handieneko hiri gehienak itsasertzetako eremuetan daude, eta barnealdea gutxi urbanizatuta dago. Barnealdeko erdigunean Madril dago, biztanle kopururik handieneko hiria.

Espainiako hiri-sareak lau ardatz ditu:

Hiri-sareak
  • Iparraldeko ardatza: Atlantikoko ardatzean, Galizia dago (Coruña, Ourense, Santiago, Pontevedra eta Vigo), eta kantauriarrean, berriz, Asturias (Oviedo, Gijon, Aviles), EAE (Bilbo, Donostia, Gasteiz) eta Iruñea. Barnealderantz ere lerratzen da, gune batzuetan (Leon, Burgos eta Logroño).
  • Ebro haraneko ardatza: Eremu kantauriarra eta mediterraneoa lotzen ditu. Hiririk garrantzitsuena Zaragoza da.
  • Mediterraneoko ardatza: Gironatik Cartagenaraino. Hiri-aglomeraziorik aipagarrienak Bartzelona eta Valentzia dira, eta, ondoren, Alacant eta Murtzia.
  • Andaluziako hiri-sarea: bi lerro dituena: Guadalquivir ibaiaren haranekoa (Kordoba, Sevilla, Cadiz, Jaen) eta itsasertzekoa (Almeriatik Huelvara).

Madrilek oso harreman estuak ditu beste metropoliekin. Bartzelonak eragin txikiagoa du. Bateratasunik handiena ipar-ekialdeko koadranteko eremuan lortu dute, bertako bost metropolien arteko harremanak oso estuak baitira.


33

Zure koadernoan erantzuteko

  • Koka itzazu Iberiar penintsulako mapan lau ardatzetako bakoitzean aipatzen diren hiriak.

    Margotu ardatz bakoitza kolore batez.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.