Nekazaritza paisaiak

Atlantiko aldeko nekazaritza paisaia

Inguru atlantikoaren bereizgarria klima heze eta leuna da. Horrek, Iberiar penintsularen iparraldeko erliebe gorabeheratsuarekin batera, nekazaritza paisaia habitat sakabanatua, minifundioa eta landa hesitua izatea dakar. Inguru horretan prezipitazioak ugariak dira eta, horri esker, larre naturalak eta basoa garatzen dira.

Penintsula barruko nekazaritza paisaia

Inguru hau Gaztela bietan, Extremaduran eta Ebroren haran edo sakonunearen zati batean. Negu hotz eta luzeak dauzka, uda bero eta lehorrak eta prezipitazio eskasak. Ohiko nekazaritza paisaia honelakoa da: habitat batua eta landa irekiak, herri txikietan iparraldean eta herri handi eta bata bestetik urrunekoetan hegoaldean.

Prezipitazioak eskasak izateak lehorreko nekazaritza dakar eta, beraz, zerealen (garia eta garagarra) ustiapen estentsiboak eta laborantza tradizionaleko sistemak, lugorria adibidez, dira nagusi. Azken hamarkadetan, ureztatzeko laborantzak ugaritu egin dira, hala nola artoa, azukre erremolatxa eta ganaduentzako bazka.

Mediterraneo aldeko nekazaritza paisaia

Inguru honetan sartzen dira Mediterraneoko kostaldea, Guadalquivirren harana eta Balearrak. Negu gozoak eta uda beroak ditu eta prezipitazio eskasak.

Kosta inguruetan ureztatze nekazaritza, intentsiboa eta baratzekoa egiten da. Laborantza nagusiak ortuariak, zitrikoak (laranja eta limoia) eta fruta arbolak dira.