Hiri-tribuak

Hiri-tribua hiriaren giroan sortu eta garatzen den azpikultura baten ideologiaren arabera jokatzen duen jende taldea dela esan dezakegu.

Zer da guretzat azpikultura bat?: haiek ere osotzen duten kultura nagusitik bereizten dituen portaera eta sinesmen multzoa daukaten pertsona taldea.

Orokorrean gaztetxoek osotutako lagun-talde edo koadrilak dira, moda edo antzerako kode estetikoen inguruan biltzen direnak, antzerako interesak dauzkatenak eta antzerako espazioak eta antzerako hizkera erabiltzen dituztenak. Normalean hauetako “tribu” bakoitzak bere ezaugarri diren musika eta janzkera izaten ditu.

Tribuetako partaideek gizartearekiko nolabaiteko mutirikeria jarrera erakusten dute (kasu batzuetan biolentzia bihurtzen dena eta beste batzuetan ez). Ezarritakoaren aurrean asaldatu egiten dira eta arau eta ohituren arabera aritzea saihesten saiatzen dira. Honako hauek ditugu triburik ezagunenetako batzuk: Burusoilduak edo skinheadak, punkyak, graffitigileak, Rockerrak, Modak, Rockabillyak, Psikobillyak, Gotikoak, Grungeak, Borrokak,…