Baserritik Nekazal-Turismora

Baserriak.

Nekazal-turismoa ahalik eta baserri kopuru handiena bizirik mantentzeko bide bihurtu da. Gero eta gehiago dira jarduera berriak (nekazal-turismoaren gestio eta mantentzea, baserriko produktuen artisau-ekoizpena, ingurugiro gidak, oihal artisautza, eta abar.) burutzen dituzten baserritarrak diru sarrera gehigarriak lortu eta lanpostu berriak sortuz. Hauetako lanpostu asko emakumeek hartzen dituzte.

Hastapenak zailak izan ziren. Zaila izan zen zenbait baserritarri kanpoko jendea hartzeko, eta gainera jaten emateko, baserrian obrak eta berrantolaketak egin behar zirela ulertaraztea. Azkenean baserriak bizirauteko laguntza bat izan da.