Herrira joan nahi dut!

Mendiak, landa bizitzak, hiritar asko erakartzen du egunez egun. Hiria eta landa munduaren arteko hesiak oso lausoak dira. Baserrikoak diren bizimoduak hirian ematen dira eta alderantziz. Moda, dekorazioa, zenbait etxe eraikitzeko materialak, elikadura, 4x4 ibilgailuek (askotan hiritik ateratzen ez diren baserrirako pentsatutako ibilgailuak) bizi izandako gorakada… prozesu horren lekuko ditugu.

Baserrira joan nahi dut

Ikerketa Soziologikorako Zentroak (CIS) gorazko joera baieztatu du. “Espainiako landa munduko gazteria” ikerketarako inkestatutako %63,2ak herrietan hobeto bizi dela adierazten zuen hiriak nahiagoz ituen %24,4aren aurrean.

Landa mundutik batez ere bizitza lasaiagoa (79,1%), atseginagoa (15,5%), seguruagoa(18,5%) eta solidarioagoa (17,1%), eta etxebizitza merkeago egotea (10,9%) baloratzen zuten. Era berean eragozpenak ere ikusten zituzten: gauza guztietarako aukera gutxiago, lan gutxiago eta zerbitzu eskasagoak.

Bestalde nekazari eta abeltzainek sufritzen duten landa munduko mobbing-a bezalako arazoak azaltzen hasi dira, bizitza osoan egin duten hori haien etxe ondoan txerri edo behi baserri bat izatea gustuko ez duten asteburuetako hainbat auzokiderentzat desatsegina dela ikusten dutenean.