Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Berezko biztanleria mugimenduak
Euskal autonomia erkidegoko demografia tasak![]() EAEko jaiotza kopurua Europako txikienetakoa da. Europar Batasuneko 27 herrialdeen artean, Euskal Autonomia Erkidegoa bosgarrena da, jaiotza-tasarik txikiena dutenen zerrendan. EUSTATen (Euskal Estatistika Erakundearen) arabera, 2006an, Euskal Autonomia Erkidegoko jaiotza-tasa 9,5ekoa zen (mila biztanleko), hau da, Espainiakoa baino txikiagoa (10,8 jaiotza). Europako batez bestekoa 10,6koa da. 6
Zure koadernoan erantzuteko
![]() Biztanleriaren zahartze-prozesua dela eta, 2006an, Euskal Autonomia Erkidegoko 65 urteko edo gehiagoko biztanleriaren ehunekoa ere Europako handienetakoa zen (% 18,7); izan ere, Alemaniak eta Italiak baino ez zuten gainditzen. Gizon-emakumeen bizi-itxaropenaren etengabeko hazkundeak berebiziko eragina izan du EAEko heriotza-tasaren bilakaeran, beste inon baino gehiago murriztu baita. 2006an, EAEn, batez besteko bizi-itxaropena 77,3koa zen gizonezkoentzat, eta 84,4koa emakumezkoentzat. Azken datu hori Europar Batasuneko handiena da. www.eustat.es orrian gai horrekin lotutako datu estatistiko ugari aurki ditzakezu. 7
Zure koadernoan erantzuteko
|