Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Zenbat garen eta non gauden
Biztanleria dentsitatea
Biztanleria-dentsitatea tokian tokiko biztanle kopuruaren eta azaleraren (gizarte-baliabideen) arteko lotura da.

Munduko dentsitatea (bizt/km
2)
Kalkulatzeko biztanleria absolutuaren eta azaleraren —kilometro koadrotan— arteko zatiketa egiten da.
Lurraren batez besteko dentsitatea 47,7 bizt/km2–koa da. Datu hori zehazteko, guztizko biztanle kopuruaren eta azalera osoaren —130 km2— arteko zatiketa egin behar da.
Emaitzetatik abiatuz, Lurreko eremuen arteko konparazioak egiten dira, biztanleria-dentsitatea ez baita berbera toki guztietan.