Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Zenbat garen eta non gauden
Munduko biztanleria banaketaBiztanleriaren banaketa ez dator bat, inondik inora, munduko eremu guztietan: % 90 Ipar hemisferioan bizi da, eta % 10 Hego hemisferioan. Eskualde batzuk ia erabat despopulaturik daude: Antartika, basamortu handiak, mendi garaiak eta gune ekuatorialak, adibidez. Horien guztiek Lurraren azalera osoaren % 43 hartzen dute, biztanleriaren % 2 baino bizi ez den arren. Bestalde, biztanle-kontzentrazioak izugarri handiak dira Asiako hegoaldean (Indian, Pakistanen eta Bangladeshen) eta ekialdean (Txinan, Japonian eta Asiako hego-ekialdean), Europako mendebaldean, Gineako golkoan, AEBko ipar-ekialdean eta Brasilgo hego-ekialdean, besteak beste. Eremu horietan, Lurreko guztizko biztanle kopuruaren hiru bosten bizi dira, azalera osoaren hamarren bat besterik hartzen ez duten arren. ![]() Kontinenteei dagokienez, Asian eta Europan biztanleria handiagoa da azalera baino; beste kontinenteetan aldiz, kontrakoa gertatzen da, azalera biztanleria baino handiagoa baita. Ekonomia-garapenari dagokionez, munduko guztizko biztanleriaren % 19,26 herrialde garatuetan bizi da, eta gainerako % 80,74a herrialde azpigaratuetan. Munduko biztanleriaren bostena besterik ez da bizi herrialde garatuetan. ![]() 18
Bila ezazu informazioa eta erantzun galdera hauei:
|