Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Biztanleriaren mugikortasun espaziala
Biztanleriaren mugikortasun espaziala
Biztanleria handitu edo murriztu egiten da, berezko mugimenduen mugimenduen eta migrazio-mugimenduen ondorioz.
Jaioterritik kanpo finkatzen diren biztanle multzoen tokialdaketak migrazio-mugimendutzat hartzen dira. Jaioterrian, emigratzaile deitzen zaie; finkatu diren tokian, berriz, immigratzaile (edo etorkin). Denboraren poderioz, batzuk jaioterrira itzultzen dira, bertan bizitzera; horregatik, itzulitakoak esaten zaie.

Emigrazioa eta immigrazioa.
Barne-migrazioak estatuen barruan egiten dira, landaguneetatik hirietara, oro har. Jatorrizko estatutik kanpoko herrialdeetara egiten direnak, berriz, kanpoko edo nazioarteko migrazioak dira.