|
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Biztanleriaren mugikortasun espaziala
Migrazio mugimenduen arrazoiak
Migrazio-mugimenduen arrazoi nagusiak honako hauek dira:
- ? Giza arazoak: Gerrak, jazarpen erlijioso, politiko edo etnikoak…
- Ekonomikoak: Lan-falta. Gutxien garatutako herrialdeetako biztanleek herrialderik garatuenetara joatea erabakitzen dute, jaioterrian lan-aukerarik ez dutelako, eta beste toki horretan ustez bizi-baldintza hobeak izango dituztelako.
- Katastrofikoak: Sumendien erupzioak, lurrikarak, suteak, uholdeak…

Krisi humanitarioa
- Sozialak -kulturalak: Landaguneetako biztanleek hirietara joatea erabakitzen dute, erakargarriak iruditzen zaizkielako eta seme-alabei aukera gehiago eskaini nahi dizkietelako. Kontrakoa ere gertatzen da, ordea, hiritarrak ere joaten baitira landaguneetara bizitzera, hirietako estresa gogoko ez dutelako.
|