Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Biztanleriaren mugikortasun espaziala

Migrazioa Euskal Autonomia Erkidegoan

Industrializazioa Euskal Autonomia Erkidegoan.

Euskal Autonomia Erkidegoa Industria Iraultzaren gune aitzindarietako bat izan zen Estatuan. Horregatik, XIX. mendetik 1970eko hamarkadara arte, biztanle kopurua etengabe hazi zen, gerra zibilaren garaian izan ezik, beste eskualde batzuetatik iritsitako etorkinen ondorioz.

Handik aurrera, EAEko demografia murrizten eta hazkunde negatiboa izaten hasi zen, 80ko hamarkadako industria-krisian egindako industria-birmoldaketen eta jaiotza- eta ugalkortasun-tasen gainbeheraren eraginez. Gainera, azken urteotan, itzulerako migrazio mugimenduak gero eta ugariagoak dira, erretiroa hartutako immigratzaile asko jaioterrietara itzultzen ari direlako.

Biztanleriaren aldaketa.

EINren 2007ko erroldaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen % 4,6 atzerritarra da. Espainiako estatuko ehunekorik txikienetakoa da, eta batez bestekoaren (% 10en) azpitik dago.

Baina etorkin kopurua gainerako erkidegoetakoa baino txikiagoa den arren, EUSTATen datuen arabera, 2005ean, EAEko demografia-hazkundearen % 98ren iturburua immigrazioa izan zen.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.