Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Etorkizuna

Biztanleriaren bilakaeraren aurreikuspenak

Hainbat hamarkadatan zehar, superpopulazioaren ondorioei buruzko aurreikuspenak egin dira, seme-alabak izateko adina duen biztanle kopuru handia kontuan hartuta. Nazio Batuen Biztanleria Fondoak (UNFPAk) 2000n kaleratutako datuen arabera, 2050. urtean, munduko populazioa 9.000 milioi biztanlekoa edo txikiagoa izango da; egonkortu egingo da, beraz.

  • Etorkizunean, biztanleria-hazkundearen erritmoa motelagoa izango da, iraganean bezala.
  • Heriotza-tasak behera egingo du, eta bizi-itxaropenak gora, batik bat herrialde azpigaratuetan, medikuntzako aurrerapenak hedatzeaz gain, eremu horietako biztanleria gazteagoa delako.
  • Herrialde garatuetako heriotza-tasa hazi egingo da, zahartze-prozesuaren ondorioz.
  • Jaiotza-tasa ere handitu egingo da, herrialde garatuetan gehienbat, jaiotzak sustatzeko politikei esker.
  • Migrazio-mugimenduak areagotu egingo dira, nagusiki Hegoaldeko herrialdeetatik Iparraldekoetara.
Munduko biztanleria 1900ean
Munduko biztanleria 1950ean
Munduko biztanleria 2050ean

35

Zure koadernoan erantzuteko

  • Azter itzazu grafikoak.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.