Jaiotza-tasen bilakaera historikoa

XVIII. mendera arte, jaiotza-tasa %o 35-45ekoa zen; baina hondamendi naturalek (lehorteek, izurriteek…) eta sozialek (gerrek, krisialdi ekonomikoek…) eragindako jaitsierak eta igoerak etengabeak izan ziren.

Jaiotza-tasaren bilakaera munduan

XVIII. mendearen erdialdetik eta XIX. mendean zehar, herrialde garatuenak jaiotza-tasaren jaitsiera-aldiak gutxitzen hasi ziren, eta jaiotza-tasa handitzea ekiditen zituzten arrazoiak kontrolatzen hasi ziren. Hori dela eta, XIX. mendearen lehenengo erdialdean jaiotza-tasak handitu ziren apur bat, eta bigarren erdialdean, jaiotza-kontrol saiakerak direla eta, etengabeko jaitsiera gertatu zen.

XX. mendean, herrialde garatuen jaiotza-tasek nabarmen egin zuten behera, jaiotza-kontrolagatik eta familia-planifikazioagatik; tasa %o 12-15era heldu zenean gelditu egin zen aipatu jaitsiera. Herrialde azpigaratuek, bitartean, tasak mantendu eta igotzen zituzten osasun neurriak aplikatzen hasi zirelako; 70-80 hamarkadetan egonkortzen hasi ziren jaiotza-tasa horiek, NBEk hain garatuta ez dauden herrialdeetan jaiotzak kontrolatzeko kanpainak bideratzen hasi zenean.