Biztanleriaren piramideak

Biztanleriaren egitura irudikatzeko erabiltzen den tresna grafikoa biztanleriaren piramidea da. Hiru motatakoak dira:

1. Mailakako Piramidea, pagoda itxura daukana.

Adinari dagokionez oinarrian biztanleria gazte ugari duela adierazten digu, baina bizi-itxaropena eskasa da: gailurrean oso gutxi gelditzen baitira.

Sexuari begiratuta, gizonezkoak izaten dira nagusi baina nahiko orekaturik egoten dan. Gizonezkoen heriotza-tasa zertxobait altuagoa da.

Azpigaratutako herrietan ohikoak dira piramide hauek, Jaiotza-tasa altuak eta heriotza-tasa altuek eragindako bizi-itxaropen baxua adierazten dute. Oso biztanleria gazteak dira.

2. Atzerako Piramidea, erreboil itxura daukana.

Oinarrian erdiko tarteetan baino biztanleria gutxiago dago, jaiotza-tasak behera egiten duelako eta gazte gutxiago dagoelako. Bitartean, gailurrean pertsona kopuru altua dago jendeak gero eta gehiago bizitzen delako.

Sexuari dagokionez, gizonezkoek heriotza-tasa handiagoa erakusten dute emakumeekin alderatuz. Garatutako herrietan ohikoak dira piramide hauek, jaiotza-tasak behera egin du oso azkar, eta heriotza-tasak aldiz denbora luzea darama kontrolaturik, bizi-itxaropena gero eta handiagoa izanik. Oso biztanleria zaharkituak dira, belaunaldien erreleboa ez dago bermaturik.

3. Piramide Geldia, edo kanpai itxurakoa.

Erdiko adin tarteetan oinarrian dagoen adina pertsona dago. Biztanleria heldu eta agurea oso ugaria da

Sexua: Gizonezkoek emakumezkoek baino bizi itxaropen txikiagoa dute.

Garapen bidean diren herrietako ohiko piramideak dira, heriotza-tasa kontrolaturik dago eta jaiotza-tasen kontrolaren lehen zantzuak ikusten dira. Mailakako piramide batetik atzerako piramide baterako erdiko urratsa izan daiteke.

Zergatik emigratzen du jendeak?

  • Arrazoi ekonomikoak: Bizitza kalitate hobea bilatzen dute.
  • Arrazoi politikoak: Aurkako ingurune batetik ihes egin nahi dute (gerrak, jazarpen politiko edo erlijiosoak...).