Biztanleria aktiboaren bilakaera Espainian

Hurrengo grafiko honetan 1900 eta 2001 urteen arteko biztanleria aktiboaren bilakaera sektore ekonomikoen arabera irudikatzen da.

Biztanleria aktiboaren bilakaera Espainian

XX. mendearen hasieran, lehenengo sektorean aritzen zen biztanleria-portzentaje altua, landa-herrialde atzeratua eta Europako zenbait herrialdetan zuten garapen ekonomiko industrialetik oso urruti zegoen herrialde baten isla da.

Mendean zehar etengabeak izan dira aldaketak eta garapen ekonomikoa. Lehenengo sektorea ez da hain garrantzitsua gure ekonomian, eta aldaketa nagusiak, lehenengo eta hirugarren sektoreen artean gertatu da (portzentajeak alderantzikatu ere egin dira). Horrek guztiak justifikatu egiten du gaur egun, eta ikuspuntu ekonomikotik, Espainiari ematen zaion definizioa: “zerbitzu herrialdea”.

Lehenengo sektorea

XX. mendearen hasieran, sektore nagusia zen (biztanleria aktiboaren % 63,6). Mende osoan zehar nabarmen gutxitu da. 1950 eta 1975 urteen artean, azkartu egin zen sektore horretako jaitsiera landaren mekanizazioak ekarri zuen landa-exodoagatik: nekazaritzan soberan zegoen eskulana lana eta bizi-baldintza hobeak bilatzen hasi ziren hirian edo atzerrian. 1975etik, jaitsiera, mantentzen dena, motelagoa da, 80-90. hamarkadetako industria krisialdiak landa-exodoa gelditu zuelako, eta oso biztanleria maila baxuak zituelako jada (% 7 gutxi gorabehera).

Bigarren sektorea

XX. mendearen hasieran, Espainiako biztanleria aktiboaren oso portzentaje baxua aritzen zen sektore horretan (% 16), garapen industriala oso txikia zelako. Mendearen lehenengo herenean zehar, hazi egin zen Primo de Riveraren diktaduran, industriari eta lan publikoei eman zitzaien bultzadari esker. Gerra zibilak eta gerraosteak etena ekarri zuten sektorera, eta landa-mundura itzuli zen nolabait. Gainera, politika autarkiko frankistak garapen industriala zaildu zuen, lehengaiak urriak zirelako eta merkaturatze-bideak falta zirelako.

60. hamarkadan eta 1975 arte Espainiako industria sustatu egin zen. 1975etik, sektoreko biztanleria aktiboak behera egin zuen krisialdi ekonomikoa, batez ere, industriala izan zelako, eta biztanleria hirugarren sektorera aritzen hasi zelako. Gainera, industria modernoa teknologia berriak erabiltzen hasi zen; eta horiek gero eta eskulan gutxiago behar zuten, eta gero eta zerbitzu gehiago eskatzen zuten ekoizpenerako.

Hirugarren sektorea

Mendearen hasieran, oso portzentaje baxuak zeuden ere (biztanleria aktiboaren % 17), eta mendean zehar hazi da, gerra zibilaren garaian izan ezik. 1975 arte gertatutako hazkundea, garapen industrialarekin, eta bizi-kalitatearen hobekuntzarekin lotuta dago. Data horretatik aurrera, oso azkar hazi da, eta 2001ean biztanleria aktiboaren gehiengoa hartzen zuen (% 3).