Barneko migrazio-mugimenduak Espainian

Espainian, Industria-iraultza hasi zenean, XIX. mendearen bigarren erdialdean eta XX. mendearen hasieran gertatu ziren lehenengo migrazio-mugimendu handiak Madrilgo, Bartzelonako eta Bizkaiko industria-gune garrantzitsuetara. Nekazariek bizitokia utzi behar izan zuten eta oso baldintza gogorretan egiten zuten lan; hirietan agertzen hasi ziren lantegietan aukerak bilatzen hasi ziren.

Nekazaria soroan lanean

Gerra Zibilean eta gerraostean landa-exodoa gelditu egin zen. 50. hamarkadan eta batez ere 60.ean eta 70.aren hasieran, industriaren hazkunde-hasierak aldaketa handiak ekarri zituen. Landa-exodoa ugaria izan zen, Espainiako ekonomiaren hazkundea izugarria izan zelako: Espainia nekazaritzan aritzen zen landa-herrialdea izatetik, hiri eta industria-ekonomia zuen herrialdea izatera pasatu zen. Horrek guztiak eragina izan du lurraldearen banaketan: nekazaritza-guneak baztertu egin dira.

Hamar milioi espainiar baino gehiagok emigratu zuten bi Gazteletatik, Extremaduratik, Andaluziatik eta Galiziatik, industria garatzen ari zen eskualdetara: Madrilera, Bartzelonara, Bizkaira eta Valentziara. Biztanleriaren % 50ek haien jaioterria utzi zutela kalkulatzen da. 1973ko krisialdi energetikoak geldiarazi zuen prozesu hori.

Espainiako emigranteak

1970-1975 urteen artean, Kataluniak eta Madrilek hartu zituzten immigrante gehien, jarraian Valentziak eta Euskal Autonomia Erkidegoak.

Gaur egun, autonomia elkarteen arteko mugimenduak gutxitu dira eta helburuak dibertsifikatu dira. Biztanleria jasotzen zuten ohiko probintziak (Madril, Bartzelona, Bilbo, Sevilla eta Valentzia), ordezkatu, eta tamaina ertaineko hiriak aukeratu dira (trafiko arazorik ez, etxebizitza merkeagoa…)

Aurreko hamarkadetan ohikoa zen landa-exodoa ere, gutxitu egin da; are gehiago, kontrako mugimendua gertatzen ari dela esan dezakegu, izan ere, jubilatu asko haien jatorrira itzultzen ari dira.

Migrazio-mugimenduak historian zehar

Immigrazioaz hitz egitean Historia gogoratzeak omeni izaten da, horrela herri gehienak une batean edo bestean emigranteak izan direla ulertuko dugu. Testuinguru historiko batetik eta aldagarri ekonomiko eta sozialak kontuan hartuta baino ez dugu ulertuko kontinente guztietatik datozen pertsonek zergatik emigratzen duten, eta zergatik duten heldu diren herrialdean denboraldi bat emateko edo, agian, bizitza berri bat eraikitzeko asmoa.

Paleolitikotik eta gaur egun arte, gizakia kontinente eta lurraldetatik mugitu da.

Antzina, Kartagok, Greziak eta Erromak emigrazio-fluxuak antolatzen zituzten barruko mugetan metatzen zitzaien “soberakin” soziala esportatzeko.

Europako emigranteak

Amerika aurkitu ostean, milioika pertsonek emigratu zuten lurralde berrietara. Ameriketako iparraldeko Estatu Batuak segidako immigrazio-boladek populatutako lurraldearen adierazgarri bikaina dira.

Amerikan aurkitutako lurralde berrietara emigratu zuten europarren desplazamenduaz gain, 30 bat milioi esklabo beltz indarrez eraman zituzten Afrikatik Amerikara sailetan lan egiteko.

XX. mendean, Europako herrialdetako 50 milioi pertsona baino gehiago planetaren zati handi bat konkistatzen hasi ziren: Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Australia, eta Hego Amerikako zenbait herrialde. Okupatzen ez zutenean, nagusitasun militarraren, ekonomikoaren eta sozialaren arabera ezartzen ziren lurraldeak: pertsona keta negozioak esportatzen ziren.

Esklabotasuna

Horrela zuzentzen zituen Europak zituen hainbat arazo: gehiegizko biztanleria, gehiegizko pobrezia. Baina ordainetan, biztanleriaren zahartzea gertatu zen, eta immigrazio-guneetan, aldiz, biztanleria hazi eta gaztetu zen.