Kanpoko migrazio-mugimenduak Espainian

1898tik ohikoa zen itsasoz bestaldeko emigrazioa, Galiziatik, Asturiasetik, Kanariar uharteetatik eta hiriburu probintzialetatik Latinoamerikara, Ameriketako Estatu Batuetara, Kanadara eta Australiara. Familia osoak joaten ziren, eta horregatik, emigratu zuten asko ez dira itzuli.

Gerra Zibilaren ostean (1936-1939), Espainiako erbesteratu askok alde egin zuten Amerika eta Europako zenbait herrialdetara.

Emigrazio-tasa gordina (1910).

1955etik, Bigarren Mundu Gerraren ostean Europa berreraikitzeko, Espainiako milioi bat emigrante baino gehiago Suitzara, Frantziara eta Alemaniara joan ziren. Espainiako gobernuak Europarako emigrazioa sustatu zuen, horrek Espainiako industriak hartu ezin zuen lan-soberakinak kentzen baitzizkion. Baina kasu horretan, denboraldi baterako emigrazioa izan zen, gehienak gazteak ziren eta ez familia osoak.

Europako migrazio-fluxuen bilakaera, hamabost urtetan laburbil daiteke. 50. hamarkadan hazi zen, 60.ean egonkortu eta 70. hamarkadan behera egin zuen. Burutzen zen lan-mota prestakuntza gutxikoa zen.

Emigranteen jatorria

1970ean, Amerikan, 2 milioi espainiar zeuden; horietatik, milioi bat Argentinan zegoen, 500.000 Brasilian, 250.000 Venezuelan eta 100.000 Kuban.

Ekonomikoki, migrazio positiboa izan zen. 1971n, emigranteek bidalitako dibisek Espainiako urteko sarreren % 50 suposatzen zuten. 1973ko munduko krisialdiak geldiarazi zituen migrazioak, eta gauza bera gertatu zen barneko migrazioekin.

Pasa den mendeko 90. hamarkadatik, Espainia migrazio gune bihurtu da. Immigranteak Magrebeko eta Saharaz bestaldeko Afrikatik, Hispanoamerikatik, Europako ekialdetik, Asiatik (Txina eta Filipinetatik)… etortzen dira. Prestakuntza gutxiko lanpostuak hartzen dituzte nekazaritza intentsiboan, eraikuntzan, ostalaritzan, eta etxe-zerbitzuetan.

Gure herrialdeko gaur egungo geldialdi demografikoa dela eta, immigranteak ezinbestekoak dira hazkunde minimoa mantentzeko. Azken bost urtetan, Espainiako biztanleria immigrazioari esker baino ez da hazi.