Teoria demografikoak

Biztanleriaren hazkundearen arazoa, hura mantentzeko eskuragarri dauden baliabide ekonomikoen ikuspegitik, XVIII. mendetik kezkatzen ditu pentsalariak, Robert Malthus (1766-1834) ekonomialariak bere teoria demografikoa azaldu zuenean. Teoria horren arabera baliabide ekonomikoak (progresio aritmetikoan) biztanleria (progresio geometrikoan) baino gutxiago hazten dira, beraz biztanleria hura mantentzeko baliabide ekonomikoak gehiago zenerako hondamendia aurreikusten zuen.

Malthusen teorien jarraitzaileak gaur egun malthusiar-berriak izena hartzen dute. Lehenagoko teoriak leundu egin dituzte pixka bat, baina haien pentsamenduaren oinarrian mantentzen dute biztanleria gehiegi haztearekin egunen batean ez dela denontzat baliabiderik egongo; lehengai berriztaezinak agortuko direla, eta horrek prezioen gorakada ekarriko du herri aberats eta pobreen arteko tentsioak areagotuz eta gerran bukatzeko arriskuarekin. Orokorrean pobretzea mundu mailan gertatuko litzateke. Haien ideiak Erromako Klubaren zero hazkundearen inguruko proposizioetan biltzen dira, eta horretarako azpigaratutako herrietako jaiotza-tasaren kontrola ezinbestekoa da.

Erromako Kluba

Teoria hauen aurrean aurkakoak jaio ziren, teoria poblazionistak izena hartu zuten eta haien buruan Karl Marx (1818-1883) zegoen. Haren ustez biztanleria haztea herrietarako aberastasuna sortzeko iturria zen (eskulan gehiago), eta biztanleriaren hazkundea mugatzea langileriaren kontra egitea zen. Historian zehar biztanleriaren hazkundeak baliabideak sortzeko ahalmena biderkatu dituzten aurrerapen teknikoekin bat egin duela frogatzen dute (Iraultza Neolitiko eta Industriala), beraz egungo aurrerapen teknikoek etorkizuneko gabeziak konpon lezakete.

Teoria hauek jarraitzen dituzten egungo pentsalariek (poblazionista-berriak) haien jarreran hainbat ñabardura gehitu dute. Oraindik ere arazo demografikoak biztanleriaren hazkundea mugatuz ez direla konpontzen uste badute, jaiotza-tasen nolabaiteko kontrola onartzen dute. Superpopulazioa ez da azpigarapenaren arrazoia, ondorioa baizik, beraz eremurik pobreenak garatuz eta bertako biztanleria prestatuz haren hazkundea mugatuko litzateke automatikoki.