Historiako migrazio mugimenduak

Immigrazioaz ari garenean komenigarria da Historia gogoan izatea herri gehienak uneren batean emigranteak izan direla ulertzeko. Testuinguru historikotik soilik, eta aldagai ekonomiko eta sozialak kontuan hartuz, ulertu ahal izango ditugu kontinente guztietatik beste herri batzuetara emigratzeko dauzkaten arrazoiak, kasu batzuetan denboraldi bat egiteko, edota haietan bizitza berri bat eraikitzeko.

Europar emigranteak

Paleolitikotik gure egunetara gizakiak lurralde eta kontinenteetan zehar ibili gara.

Antzinatasunean Kartago, Grezia eta Erromak emigrazio fluxuak antolatzen zituzten bere barne mugatan pilatzen zen giza “soberakina” esportatzeko. Horrela ordena politikoa mantentzen zutela ziurtatzen zuten.

Amerikaren aurkikuntza eta gero milioika pertsonek emigratu zuten lurralde berrietara. Iparraldeko Estatu Batuak segidako immigrazio-saldoek populatutako lurraldearen adibiderik garbiena da.

Amerikan aurkitutako lur berrietara emigratu zuten europarrez gain 30 milioi esklabo beltz derrigorrez eramanak izan ziren Afrikatik Amerikara landare-sailetan lan egitera.

Esklabotza

XIX. mendean europar herrietako 50 milioi pertsona baino gehiagok planetaren parte handi baten konkistari ekin zioten: Estatu Batuak, Kanada, Australia eta Hego Amerikako herriak. Okupatzen ez zituztenean lurraldeetan ezartzen ziren nagusitasun militar, ekonomiko eta sozialari esker: pertsonak eta negozioak esportatzen zituzten.

Era honetan Europak gehiegizko populazioa edo pobrezia bezalako arazoak zuzentzen zituen, baina bere populazioa zahartzea eraginez, immigrazio guneetan populazioa hazi eta gaztetu zen bitartean.