Euskal Etxeak

Euskal Etxea Argentinan.

Euskal Etxeak euskal kolektiboak atzerrian dituen gune sozial eta kulturalak dira. XIX. mendean sortzen diren erakundeak dira euskal emigrante ugari dauzkaten hirietan, elkarri lagundu eta euskal kulturarekiko eta jatorrizko lurrarekiko lotura mantentzeko asmoz.

Amerikako kolonizazioaren garaian euskal erakundeak agertuz iren jadanik Peru, Mexiko eta abarretan. Baina XIX. mendearen bukaera izan zen, Amerikara euskal emigrazio masiboa eta destino berrien aukeraketa (gehienak orain Argentina eta Uruguaira joaten ziren) eman zen garaian, Euskal Etxeak gaur egun ezagutzen diren moduan eratzen hasten diren unea.

Lehenak Montevideoko Laurak Bat (1876 urtean eratutakoa), Buenos Aireseko Laurak Bat (1877), eta La Habanako Asociacion Vasco-Navarra de Beneficiencia (1878) eta Rio de Janeiroko Euskaldunak Orok Bat (1881) izan ziren.

Gaur egun 163 dira Euskadiko Autonomia Erkidegoko Gobernuak laguntzen dituen Euskal Etxeak, 19 herritan banaturik daudenak Amerika, Ozeani¬a eta Europan. Haien jarduera gehienbat folklore eta kulturarekin loturik dago.

Euskal Etxeek historikoki lehen mailako papera jokatu dute Euskal Herriaren nazioarteko proiekzioan gutxi gora behera lau milioi euskaldun eta euskaldunen ondorengo bizi baitira atzerrian une honetan.