Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Erdi aroaren hasiera: Mediterraneoko batasunaren bukaera
Atala: Islama
Islama![]() VII. mendean, islama, erlijio berria, munduko toki askotan zabaldu zen. Islam terminoak “Jainkoaren borondatearen mende” esan nahi du, eta eragin handia izan du gizateriaren historian. Hasieratik, erlijioa baino gehiago izan zen, mundua ikusteko modua, eta bizitzari buruzko jarrera. Esparru asko hartzen zituen barne: politika, artea, kultura, hizkuntza, etab. Erlijio islamiarra Mahomak sortu zuen 613. urtean, eta orduantxe hasi zen, Mekan hasi ere, benetako Jainko bakarra zegoela aldarrikatzen: Ala, gauza guztien sortzailea. 10
Zure koadernoan erantzuteko. Bilatu Mahomari buruzko informazioa eta erantzun galdera hauei:
![]() Fede berriaren jarraitzaileek jazarpen handiak jasan zituzten. Mahomak berak ere Mekatik ihes egin behar izan zuen 622an. Medinara joan eta bertan sortu zuen lehen elkarte islamiarra. Handik zortzi urtera, Mahomaren jarraitzaileek Mekako biztanleak garaitu eta Kaabako santutegiko idoloak suntsitu zituzten. Ordutik, santutegia erromes musulmanen hiri sakratu nagusia da. Sorrera-lekuaren ondorioz, eta, bestalde, arabiera islamaren hizkuntza komuna denez, musulman eta arabiar terminoak nahastu egiten dira, askotan. Dena den, musulmanen artean, gutxiengoa da Saudi Arabian jaioa. 11
Zure koadernoan erantzuteko. Begiratu atlasean.
Korana islamaren liburu santua da. Bertan, Alak Mahomari egindako irakaspen eta emandako erlijio-agindu nagusiak jasotzen dira. Horretaz gain, kode zibila, penala eta morala da musulmanentzat. Musulmanek nahitaez bete beharreko xedapen, arau eta betebeharren multzoak Sharia osatzen du. Berez, subiranoari dagokio justizia ezartzea eta Sharia betearaztea, baina zeregin hori epailearen (cadi) esku utzi ohi dute. |