Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Erdi aroaren hasiera: Mediterraneoko batasunaren bukaera
Atala: Al Andalus
Ekonomia![]() ![]() Nekazaritzak (bereziki, zerealaren eta olioaren ekoizpenak) Al Andaluseko ekonomiaren oinarria izaten jarraitu zuen. Landaketa berriak ezartzeaz gain (arroza, lihoa, abrikota, laranjondoa, azukre-kanabera, kotoia etab,), musulmanek nekazaritza-teknika berriak ekarri zituzten, eta, besteak beste, ureztatzeko sistema nabarmen hobetu zen. Artisautza, oihalak eta luxuzko artikuluak (bitxiak, tapizak, zeramikak…) nabarmentzen ziren. Toledoko armek eta Kordobako larruek (cordobanes izenekoek) sona handia zuten. Artisautzaren oparotasunari esker, Al Andalusen baitan (hirietako azoketan) eta erresuma kristauetan, merkataritza erruz garatu zen. Irakurri arretaz Abd al-Aziz ibn Musa-ren testu baten atal hau: Azken horrek bakea lortuko du, eta, Alaren eta profetaren izenean, bere egoera eta mendekoena ez dela aldatuko aginduko diote. Subiranotasun-eskubideak ez dizkiote zalantzan jarriko, mendekoak ez dizkiote hilko edo esklabo bihurtuko, ezta emazte edo seme-alabengandik banatuko ere. Erlijio-ohiturei eusteko aukera izango dute, eta elizak ez dizkiete erreko edo arpilatuko. Hori guztia, betiere, ezarritako baldintzak betetzen baditu. Berak eta mendekoek zerga pertsonala ordaindu beharko dute urtero: dinar bat eskudirutan, lau neurri gari, lau neurri garagar, lau neurri muztio, lau neurri ozpin, bi neurri ezti eta bi neurri olio. Al-Udri. Bideen eta erresumen liburua. 30
Zure koadernoan erantzuteko:
|