Gaia: Erdi aroaren hasiera: Mediterraneoko batasunaren bukaera
Atala: Erresuma kristauak
Iruñeko Erresumaren bilakaera Goiz Erdi Aroan

Piriniar gunea

Nafarroako Erresuma
Pirinioetako eremuei dagokienez, musulmanak Ebro haraneko lurretan zehar hedatu ziren, baina itxuraz ez zuten gunerik menditsuak menderatzeko interes handirik izan. Menderatu gabeko gune haietan, hainbat biztanleriagune kristau zeuden, eta Goiz Erdi Aroan frankoen (Pirinioen bestaldetik) eta musulmanen presio etengabea jasan behar izan zuten.
IX. mendean, Arista familiak, Banu Qasi leinu muladiaren laguntzarekin, Iruñean monarkia ezartzea lortu zuen. Horrelaxe ekin zion bideari Iruñeko erresumak. Antso Jakitunaren erregealdian, izena aldatu zioten: Nafarroako erresuma.
34
Zure koadernoan erantzuteko:
-
Begiratu mapa arretaz:
- Zein izan ziren musulmanen gune militar nagusiak Ebroko haranean?
- Idatzi hiru konderri kataluniarren izenak.
- Gaur egungo zein probintziak dute XI. mendearen hasieran Nafarroako Erresumakoak izandako lurraldeak?
- Kataluniako zein konderrik hartzen zituzten gaur egun Frantziarenak diren lurraldeak?