2º D.B.H.
Gizarte Zientziak

Irakur ezazu arretaz testu hau eta erantzun galderei:

Beste bideo bat ikusi dugu. Manifestariek (…) Afganistanentzat askatasuna eta demokrazia aldarrikatzen zituzten pankartak zeramatzaten, eta talibanei integrista izatea leporatzen zieten (…).

Burka soinean daramazula, ez da erraza kalean ibiltzea eta moldatzea (…). Ez duzu lurra ikusten, ezta kaleko zuloak, eskailerak eta zoruaren gorabeherak ere. Beraz, edonon egin dezakezu estropezu (…). Burkak ez du pisurik, oihala mehea eta arina delako, baina blindatutako ganbera dirudi. Ez da klaustrofobia-kontua. Nortasuna bete-betean zapuzten dizu: ez zara ezer, burkaren azpian ez dago inor.

Estadioetako exekuzioak ohikoak dira, oraindik ere: gizonei ezarritako zigorrak ostiraletan betetzen dira, egun santua delako (…), eta emakumeenak astearteetan, ez baitute egun santuan zigortuak izateko duintasunik. Azken egunotan, (…) Shariaren Ahotsa irratia laster hiru emakume hilko dituztela ari da iragartzen. Horietako hiru adulterioa egin izanagatik zigortuko dituzte (…).

Islama. Erlijioa. Fanatismoa. Integrismoa. Gai garrantzitsua da. Bereiztea. Ez nahastea. Iritzi publikoa ez manipulatzea, Mendebaldeak (…) islamaren kontrako borroka hasi baitu (…). Kristautasunak, judaismoak edo budismoak (…) bezala, islamak bizimodu eta jokabide jakin batzuk ezartzen ditu, giza duintasuna goratzeko eta gizartea hobetzen laguntzeko (…). Erlijioaren izenean, hilketarik handienak egin dira, eta jendea eta herriak manipulatu. Espainian, Inkisizioak egin zuen hori; Afganistanen, talibanak ari dira egiten. Baina horren guztiaren atzean daudenek ez dute inolako zerikusirik ez Koranarekin, ez Bibliarekin, ez Profetarekin, ez Maisuarekin, ez Irakaslearekin, ez Jainkoarekin, ezta Alarekin ere.

El grito silenciado. Diario de un viaje a Afganistán. Ana Tortajada.

  • Zer liburutakoa da irakurri duzun testua? Zer garaitan idatzi zuten? Eman arrazoiak.
  • Zer esan nahi du integrismo hitzak? Adierazi zer iritzi duzun edozein erlijiotako integrismoari buruz.
  • Nor dira talibanak? Afganistanen talibanek agintzen dute, gaur egun?
  • Bila itzazu testuan Afganistango emakumeek jasaten duten diskriminazioaren bi adibide.
  • Mendebaldeak Islamaren kontrako borroka hasi duela dio egileak. Zer adierazi nahi digu, zure ustez?