Islamaren zutabeak
Erlijio-arau nagusiak, “Islamaren bost zutabeak” izenez ezagutuak, honako hauek dira:
Koranaren irudia
- Ala Jainko ahalguztidun bakarra dela sinistea.
- Egunean bost aldiz otoitz egitea (salat), Mekari begira eta alfonbra baten gainean. Otoitz egin aurretik oinetakoak erantzi eta aurpegia garbitu behar dute.
- Gaixoei eta behartsuei limosna (zaqat) ematea. Hasiera batean, nekazaritzako, abeltzaintzako, meategietako eta merkataritzako etekinen hamarrena eman behar zuten; horixe zen musulmanek ordaintzen zuten zerga bakarra.
- Ramadanaren hilabetean, janaria, tabakoa, edaria, harreman sexualak, lurrinak… debekatuta daude egunak argitzen duenetik eguzkia sartu arte. Osasun-arazorik ez duten heldu guztiek barau egin behar dute.
- Bizitzan behin, gutxienez, Mekara erromes joan behar dute. Erromesaldi hori (hiyya) islamiarren hamabigarren hilabetean egin behar dute.
Funtsezko betebehar horiez gain, beste agindu batzuk ere badaude; ezin dute ardoa edan edota txerri-haragia jan, fedearen izenan borroka egin behar dute (gerra santua edo yihad izenekoa), eta beste arlo askorekin lotutako agindu ugari ere badaude: ezkontza, dibortzioa, oinordekotzak, delituak, esklaboekiko tratua, etab.