Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Tarteko Erdi Aroa
Atala: Arte gotikoa
ArkitekturaXII. mendearen erdialdean, arte-estilo berria sortu zen Frantzian: gotikoa. XIII. mendean, Europa osoan hedatu zen. Gaur egun, Europako artearen historiako funtsezko garaia izan zela esaten den arren, gotiko terminoa Errenazimentuan hasi ziren erabiltzen, arte mota hori gutxiesteko, barbaroa edo behe mailakoa zelakoan. Hirien goraldiari eta oparotasunari zuzenean lotutako arte mota berriaren adierazpide nagusia arkitektura izan zen. Hirietan, katedralak, unibertsitateak, jauregiak eta bestelako eraikinak egin zituzten, beren prestigioa, aberastasuna eta oparotasuna agerian uzteko lehian murgilduta. ![]() Dena den, orduko ezaugarriak, bizimodua eta izatea ongien islatzen dituzten eraikinak katedralak ditugu. Erregeek eta goi-agintariek eraikiarazi zituzten, baina hiritarren ekarpenak eta ahalegina guztiz funtsezkoak izan ziren. Arkitekturan, hainbat berrikuntza sartu zituzten: arbotanteak, arku zorrotzak, kanpoko kontrahormak eta, bereziki, gurutze-gangak. Horiei guztiei esker, eraikin garaiagoak egiteko aukera izan zuten. Era berean, hormetan, bao handiak egin eta beirate ikusgarriak ezarri zituzten, argitasuna barrualdera barra-barra sar zedin. Arbotanteak aire-arkuak dira: gangen presioa kanpoko kontrahormetara eramaten dute. Erretenak dituzte, teilatuko ura gargolen bidez kanporatzeko. Gurutze-ganga diagonalean elkar gurutzatzen duten nerbio izeneko bi arku zorrotzek osatzen dute. ![]() ![]() ![]() |