Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Tarteko Erdi Aroa

Euskal Herria Berant Erdi Aroan

Dorretxeak

Berant Erdi Aroko krisiaz geroztik, Euskal Herriko jauntxo feudalek hainbat bide erabili zituzten beren boterea eta ekonomia maila iraunarazteko. Batetik, Gaztelako eta Nafarroako erregeen arteko borroketan parte hartu zuten, emandako laguntzaren truke hobariak (errentak, tituluak etab.) lortzeko. Bestetik, lurraldeak eta hiribilduak menderatzen saiatu ziren.

Horren guztiaren ondorioz, Euskal Herrian leinuen bandoak sortu ziren: Nafarroan eta Zuberoan, agaramontarrek eta beaumontarrek elkarren kontra borrokatu zuten; Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, oinaztarrek eta ganboarrek aurrez aurre jardun zuten. Askotan, familia bereko kideak bando desberdinetakoak ziren, baina, zenbait ospakizunetan, elkartu egiten ziren: hiletetan, ezkontzetan...

Landaguneetan, nekazariek errentak eta zergak ordaindu behar zizkieten jauntxoei, eta, bestalde, kontrako bandoetako jauntxoen lapurretak jasaten zituzten. Hiribilduetan, bandoetako nobleek edo ahaide nagusiek (leinuetako buruek) eginahalak egiten zituzten hiribilduak menderatzeko eta, beraz, aberastasunez jabetzeko.

Bandoen gerrak

Indarkeria horri erantzuteko, ermandadeak sortu zituzten hiribilduetan. Erregeen babesa izaten zuten, nobleen boterea eta nagusitasun militarra murriztea komeni zitzaielako. Ermandadeen helburu bakarra ez zen, ordea, bandoen erasoen kontra babestea, sistema feudalen kontra ere borrokatu nahi baitzuten. Askotan, jauntxoak, zer bandotakoak ziren kontuan hartu gabe, elkartu egiten ziren ermandadeei aurre egiteko. Esate baterako, 1442an, Arabako Ermandadea Aguraingo jaunaren kontra altxatu zen, baina, azkenean, jaunak garaipena lortu zuen, ahaide nagusien laguntzarekin.

1457an, Gipuzkoako Ermandade Nagusiak garaipena lortu zuen ahaide nagusien kontrako borroketan, eta haien dorretxeei dorreak mozteko agindua eman zuen. Gauza bera gertatu zen Bizkaian hainbat urte geroago (1470). Ermandadeek halako indar handia eta erregeen laguntza zutela ikusita, bandoetako jauntxoak hiribilduetako bizitzan murgiltzen eta barneratzen joan ziren, modu baketsuan. Behin hiribilduetan finkatu eta gero, udal-gobernuak berenganatzen saiatu ziren, eta askok lortu egin zuten.

1407ko uda

1457an, Gipuzkoako Ermandade Nagusiak garaipena lortu zuen ahaide nagusien kontrako borroketan, eta haien dorretxeei dorreak mozteko agindua eman zuen. Gauza bera gertatu zen Bizkaian hainbat urte geroago (1470). Ermandadeek halako indar handia eta erregeen laguntza zutela ikusita, bandoetako jauntxoak hiribilduetako bizitzan murgiltzen eta barneratzen joan ziren, modu baketsuan. Behin hiribilduetan finkatu eta gero, udal-gobernuak berenganatzen saiatu ziren, eta askok lortu egin zuten.

–Bada domingotar fraide bat: Vicente Ferrer...

–Jainkoaren izenean hitz egiten du, oso sutsu, eta gure jende asko eta asko kristautasunera bihurtzea lortu du. Gainera, onera lortzen ez badu, hitz gaiztoak erabiltzen ditu: zigorrik beldurgarrien mehatxuak...

–Vicente Ferrer hori Gasteizera etortzekoa da.

–Batzarra egin beharko dugu, horren berri emateko.

–Alferrik izango da. Hiri judu guztiek sermoietara joan beharko dute, dekretuz.

–Eta zer gertatuko zaie bataiatu nahi ez dutenei?

–Ezertxo ere ez. Vicente Ferrer ez dago jazarpen fisikoaren alde... Baina kristautuek badute zertaz kezkatu [...].

–Elizgizonen ardura nagusia kristautasunera bihurtzen direnek faltsukeriaz jokatzen duten egiaztatzea da. Judu asko beldurra dutelako edo interesatzen zaielako kristautzen direla uste dute, ez benetako fedea dutelako.

–Kristautasunera bihurtutako askok ezkutuan judaismoa praktikatzen jarraitzen dute. Urde deitzen diete, eta, Elizaren ikuspegitik, heresiarik handienetakoa da, eta heriotza-zigorra merezi du.

–Orduan, argi dago ez dugula irtenbiderik, inondik inora. Gure fedeari eusten badiogu, gorriak ikusiko ditugu, eta, bataiatzea erabakitzen badugu, beharbada, heretikotzat hartu eta heriotza-zigorra ezarriko digute, edo, bestela, geure anai-arreben etsairik amorratuenak izan beharko dugu.

Judutegiko gizonik garrantzitsuenak eta Gasteizko [juduen] elkarteko kide gehienak joan ziren [batzarrera]. [...] Egoera azaldu eta berehala, eztabaida bizia piztu zen, horrelakoetan, kideen arteko ikuspegi zeharo desberdinak bete-betean azaleratzen baitziren. Finantzari eta merkatari aberatsek, gutxiengoa izanik, judutegiko finantzak eta antolamendua kontrolatzen zituzten; merkatari txikiek, artisauek eta nekazariek, berriz, kristauek baino askoz ere zerga handiagoak ordaintzen zituzten. Azkenik, pobreak eta eskaleak ere baziren, juduen artean”.

Martínez de Lezea Toti. La calle de la judería.

38

Erantzun zure koadernoan

Irakurri adi Toti Martínez de Lezeak La calle de la judería eleberrian idatzitako ondorengo zatia eta erantzun planteatutako galderei.

  • Bilatu informazioa eta laburtu Vicente Ferrerren biografia. Zein urtetan predikatu zuen Euskal Herrian?

  • Zein instituziok zaindu zuen 1478. urtetik fedearen garbitasuna eta nork zigortu zituen heretikoak?

  • Zein ziren “urde” izenez ezagutzen zirenak? Zergatik jazartzen zituzten?

  • Testuan hau irakur daiteke: “Gure anai-arreben etsairik handienak izango gara”. Azaldu adierazpen horren esanahia.

  • Zein urtetan utzi behar izan zuten hiria Gasteizko juduek? Zergatik?

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.