Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Tarteko Erdi Aroa

Bukatu aurretik

Ideiak nagusiak

  1. Erdi Aroa VIII. mendean hasi eta XV. mendeen bukatu zen. Historiako garai horretan, hiru aldi bereizi ohi dira: Goiz Erdi Aroa, Tarteko Erdi Aroa eta Berant Erdi Aroa.
  2. Goiz Erdi Aroan, Mediterraneoko batasuna hautsi eta argi eta garbi bereizitako hiru eremu sortu ziren: Bizantzio, islama eta Mendebalde germaniarra. Iberiar penintsularen birkonkista ere orduantxe hasi zen.
  3. Tarteko Erdi Aroan, feudalismoa izan zen nagusi. Monarkia feudalean eta jaunen eta basailuen arteko mendekotasun-harremanetan oinarritutako gizarte-erregimena zen feudalismo. Hiru gizarte maila zeuden: noblezia, kleroa eta herri xehea. Azken hori nekazariek eta hirietako biztanleek osatzen zuten. Nekazariak herrixketan bizi ziren, eta hirietako biztanleak burguetan. Izan ere, burgu haietako asko hirien sorburuak izan ziren. Noblezia eta kleroa talde edo estamentu pribilegiatuak ziren, eta herrixketako nekazariek zergak ordaintzen zizkieten.
  4. Erdi Aroan, nekazaritza zen ekonomiaren oinarria. Nekazaritza-jarduerak feudoetan, nobleziaren eta kleroaren jabetzako lurretan, gauzatzen ziren.
  5. Berant Erdi Aroan, krisi larria sortu zen, eta Penintsulako birkonkista-prozesua ere orduantxe bukatu zen.

Mapa kontzeptuala

Ikasitakoa egiaztatzen dut





Gehiago jakiteko

Artikulu interesgarriak

Bitxikeriak

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.