Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Tarteko Erdi Aroa
FeudalismoaErdi Aro hitzak bezala, feudalismo kontzeptuak ez du izan oso ospe onik. Frantzian hasi ziren erabiltzen, XVIII. mendean, Erdi Aroko gizarte-desorekak adierazteko. Hizkera arruntean ere, besteekin gehiegikeriak egiten dituen norbaitez ari garenean, jauntxo feudala dirudiela esaten dugu. Gaur egun, feudalismo hitza XI. mendetik XV.era bitarteko gizarte-erregimena izendatzeko erabiltzen da. Dena den, sistema horren alderdi askok XVIII. mendera arte iraun zuten, hau da, Frantziako Iraultzaren aldarrikapenak Europa osoan hedatu ziren arte. ![]() Pierre Bonnassie mediebalista famatuak zioenez, feudalismo izeneko gizarte-erregimenean, baserritarrei etekinen (soberakinen) zati bat kendu eta talde agintarien artean banatzen zuten, mendekotasunean (basailutzan) eta sarietan (feudoetan) oinarritutako sare-sistema jakin baten bidez. Azter dezagun zehatz-mehatz Bonnassieren definizioa: Feudalismoa eta jaunen erregimena ez dira gauza bera. Lehenengoak nobleziako kideen arteko mendekotasun-harremanak hartzen ditu barne; bigarrenak, berriz, jaunen (nobleen) eta nekazarien artekoak. Basailutza-kontratua ekintza edo erritu jakin baten bidez gauzatzen zen, jaunaren gortean. Basailutza-errituak hiru une nagusi zituen: omenaldia, leialtasun-agindua eta izendapena: ![]()
3
Erantzun zure koadernoan Irakurri arretaz Boutrucheren ondorengo testua eta adierazi basailutza-kontratuaren hiru zatiak: Apirileko idusa baino zazpi egun lehenago, omenaldia egin zioten berriro kondeari (...). Lehenik eta behin (...), kondeak bere basailu izan nahi zuen galdetu eta honela erantzun zion: bai, nahi dut. Eskuak elkartu, kondearen eskuen artean ezarri, eta, musu baten bidez, elkarri lotuta geratu ziren. Ondoren, basailuak hitz hauek esan zituen: aurrerantzean, Gilen kondeari nire leialtasuna eta babesa eskainiko dizkiodala hitzematen dut, eta fede onez jokatu eta egia esango dudala beti. Azkenik, santuen erlikien gainean, zin egin zuen. Ondoren, kondeak, eskuan makila hartuta, babesa agindu, basailutza-hitza eman eta zin egin zuten guztiak basailu izendatu zituen. Boutruche, R.: Jaurgoa eta feudalismoa 4
Erantzun zure koadernoan Feudalismo hitzean oinarria duten beste erabilera batzuk badira. Azaldu ondorengo esaldien esanahia:
|