Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Tarteko Erdi Aroa
Atala: Gizarte feudala
Borroka egiten zutenakGizarte feudalaren mailarik gorenean, noblezia zegoen, pribilegiatu gutxi batzuek (duke, markes, konde, bizkonde eta baroiek) osatzen zuten taldea. Botere eta lurrak beraien esku zeuden. ![]() Dena den, nobleen artean ere hainbat aberastasun maila eta gizarte-egoera zeuden. Nobleziaren beheko maila zaldunek eta kapareek osatzen zuten. Esanak esan, denak bat zetozen ezaugarri honetan: gerlariak ziren, lanbidez. Ez zuten bestelako ogibiderik, eta ez zuten zergarik ordaintzen. Beren lurretako biztanleak babesteaz arduratzen ziren, besterik gabe. Nobleen arteko harreman-sistema leialtasunean oinarritzen ziren; denak ziren jaunak eta basailuak, aldi berean. Nobleen gainetik, jaun bakarra zegoen: erregea. Jaun bakoitzak bere feudoko lurrik onenak (erreserbak) hartu eta gainerakoak nekazariei uzten zizkien, urteko errenta jakin baten truke. Errenta horiek ziren, izan ere, jaunen diru-iturri nagusia. Hasieran, lurren truke, uztaren zati bat ematen zitzaion jaunari, baina, batzuetan, eguraldiaren edo izurrien ondorioz, uztak kaskarragoak izaten ziren, eta jaunaren etekinak urriagoak. Horrelakorik ez gertatzeko, gauzatan edo dirutan ordaindu beharreko errenta finkoa ezartzen hasi ziren. Errentez gain, bazituzten beste diru-iturri batzuk ere: feudoan justizia ezartzeagatik kobratzen zituzten diru-sariak, labe eta errotak erabiltzeko eskubideei zegozkien sarrerak, bidesariak etab. Eta jakina, jaunen bestelako eskubideak ekarri behar ditugu gogora. Nekazari askok ezin zituzten lantzen ari ziren lurrak utzi, jaunak nekazariei tratu txarrak emateko eta bere lurretan lan egitera derrigortzeko eskubidea zuen, haien ezkontzei, oinordetzei edo bizilekuei buruzko erabakiak har zitzakeen... Zapalkuntza horren ondorioz, nekazariek hainbat altxamendu egin zituzten. Batzuetan, tokian tokiko jaunaren kontra matxinatu ziren; beste batzuetan, lurraldeetako jaun guztien kontra. Dena dela, nobleek gogor zanpatu zituzten. 13
Erantzun zure koadernoan
|