Gaia: Tarteko Erdi Aroa
Atala: Arte erromanikoa
Arkitektura

Erliebe erromanikoa
X. mendearen bukaeratik XIII.aren erdialdera arte, arte erromanikoa Europako mendebalde osoan hedatu zen. Erlijio-oinarri handia zuen, eta funtzio didaktiko garbia: biztanle ezjakinei ezagutzak irakastea, irudien bidez.

Arkitektura erromanikoa
Arte erromanikoaren adierazpide nagusia arkitektura izan zen. Eraikin erromaniko gehienak altuera txikikoak dira, eta harlanduzko horma lodiak dituzte. Bao gutxi dituzte, leiho txiki batzuk baino ez, eta, horregatik, barrutik nahiko ilunak dira. Berez, eraikin soilak diren arren, eliza, katedral eta abade-etxe erromanikoek apaingarri ugari eta aberatsak dituzte: batik bat, barne-hormetako margoak eta kapiteletako erliebeak.

Gurutze latindarreko oina
Teilatuen arazoa konpontzeko, zurezko estalkien ordez, kanoi- eta ertz-gangak erabiltzen hasi ziren, eta horixe izan zen, hain zuzen, arte erromanikoaren arkitektura-ekarpen nagusia. Gangen presioa arintzeko, barruan arku indargarriak (parpain-arkuak) eta kanpoan kontrahormak eraikitzen zituzten.

Elementu arkitektoniko erromanikoak

Parpain arkuak kanoi gangan

Eraikin erromanikoak