Gaia: Tarteko Erdi Aroa
Atala: Arte erromanikoa
Eskultura eta pintura erromanikoak

Eskultura erromanikoa

Pintura erromanikoa
Eskultura erromanikoak, hein handi batean, arkitekturaren mende zeuden, eta arkiboltak, tinpanoak eta kolometako kapitelak apaintzeko erabiltzen ziren, funtsean. Harrizko erliebeak ziren, eta aipatzekoa da eskultoreek giza anatomia eta edertasuna ez zituztela gehiegi kontuan hartzen. Tenpluetako arkupeak liburu ilustratu bihurtu zituzten, herritarrei Bibliako pasarteak azaltzeko.

Tinpano erromanikoa
Eskultura exentuek edo mukulu biribilekoek, hau da, erliebeetatik kanpo kokatutakoek zuten halako garrantzi handirik. Irudirik garrantzitsuenak bi izaten ziren: Ama Birjina, altzoan Jesus haurra duela, eta Kristo gurutzatua edo maiestatea. Zurezkoak ziren, eta polikromomatuak, gehienetan. Adierazkortasunik eta mugimendurik eza zuten ezaugarri.
Pinturak tenpluen barruan, ganga eta absideetan, kokatzen zituzten ia beti. Perspektibarik eta mugimendurik gabeko fresko koloretsuak ziren.
25
Erantzun zure koadernoan
Taldeka, egin Euskal Herriko arte erromanikoari buruzko horma-irudi bat eta prestatu, baita ere, horiek bisitatzeko gida bat: ibilbidea, alderdi garrantzitsuenak, gertakariak etab.