Gurutzadak

XI. mendeko bukaeratik Mendebaldeko Europako kristauek Gurutzada izeneko espedizio militarretan parte hartu zuten. Gurutzaden helburu nagusia Jerusalen askatzea eta musulmanen esku zeuden Lurralde Santuko guneetara kristautasuna berrezartzea zen. Gurutzadak Aita Santuek eskatuta gauzatzen ziren.

Las grandes cruzadas

Zein izan zen Gurutzaden jatorria? Dakizunez, 1000 urtearen inguruan, Bizantziar Inperioa bere gorenean zegoen. Konstantinopla ordura arte ezagutzen zen munduko hiri aberats eta boteretsuenetariko bat zen. Hala ere, eta Basilio enperadorea hil ostean, Bizantziar Inperioa ahultzen hasi zen. Egoera horixe aprobetxatu zuten Turkiako zenbait tribuk eta Ekialde Hurbilean zehar hedatzen hasi ziren. Tribu horietako batek, Islamera bihurtu berriak ziren Turkiako seljuktarrek (Seljuk buruzagiaren omenez) hain zuzen, Siria eta Palestina konkistatu zituzten. Jerusalen Hiri Santua hartzeak mundu kristau osoa astindu zuen. Bizantzioko orduko enperadorea zen Alejo Comnemok toki santu horiek berreskuratzeko prest zeuden soldaduak erreklutatzeko laguntza eskatu zion Urbano II Aita Santuari.

Lehen Gurutzada

1905eko azaroaren 27an, Urbano II.ak, Frantziako Clermont-Ferrand hirian bildutako jendetzaren aurrean, Lurralde Santura espedizio militar bat egiteko asmoa azaldu zuen. Oso harrera ona izan zuen ideiak, eta oso hilabete gutxitan nobleen lau armada handi osatu ziren. Nekazariek eta hirietako biztanleek osatutako taldeak ere egin ziren, nahiz eta inolako formazio militarrik eduki ez. Horien artean, Pedro Eremutarrak zuzendutakoa nabarmendu zen.

Gurutzadan parte hartu zuten taldeek, bakoitzak bere aldetik egin zuten bidaia jatorrizko tokitik Konstantinoplaraino. Han guztiak bildu egin ziren eta Bizantzioko armadarekin bat egin zuten turkiarren kontra borroka egiteko. Garaipen handiak lortu ondoren, euren helburu nagusirantz abiatu ziren, Jerusalemerantz, egiptoarren esku baitzegoen. 1099ko uztailean hiri santuari eraso eta “askatu” zuten, bertan bizi ziren gehienak hilez.

Lehen gurutzada

Gurutzadetan parte hartu zutenek hainbat estatu sortu zituzten inguru hartan. Handiena eta boteretsuena Jerusalemgo Erresuma izan zen. Erresuma kristau horien eta Bizantziar Inperioaren arteko nahiz erresuma kristauen arteko ika-mika etengabeen ondorioz ahuldu egin ziren, eta musulmanak egoera horretaz baliatu ziren 1144. urtean Edesa konkistatzeko.

Gertaera horren ondorioz, bost urte geroago, Bernardo de Clairvaux abadeak Bigarren Gurutzada deitu zuen Aita Santuaren izenean. Kristauei zuzentzean gehien errepikatzen zuen esaldia honako hau izaten zen: “Madarikatua bere ezpata odolez zikintzen ez duena!”. Bai Frantziako erregeak, bai Alemaniako enperadoreak zituzten zaldun, aholkulari eta estrategarik onenak aukeratu zituzten. Hala ere, frantziarren eta alemaniarren arteko etengabeko liskarrek, izurriteak, goseak eta Turkiako zalduneriak gurutzaden ia armada osoa suntsitu zuten eta Mendebaldera garaipenik gabe itzuli zen..

Zaldunen gotorlekua-Krak

Gurutzadaren porrotaren ostean, potentzia musulmanek aurrera egiten jarraitu zuten eta, 1187an, Saladinok behin betiko erasoa jo zuen Jerusalengo Erresuman. Errenditu ostean, erregeak eta nobleziako kide askok bizirik irtetea lortu zuten. Zenbait ordena militarreko kidei, aldiz, lepoa moztu zieten. Tiro hiria baino ez zen geratu kristauen esku.

Rikardo Lehoi Bihotz

Saladinoren garaipenaren ondorioz, Gregorio VIII.a Aita Santuak Hirugarren Gurutzada deitu zuen. Garaiko hiru monarka nagusiek (Federiko I.a, Felipe II.a eta Rikardo Lehoi Bihotza) parte hartu nahi izan zuten; horrelaxe osatu zuten 1905etik ezagutuko zen gurutzadarik boteretsuena. Tropa kristauek Jerusalen hiria berreskuratu ez zuten arren, oso kanpaina arrakastatsua izan zen; gune asko berreskuratu zituzten eta Jerusalengo Erresuma berrezarri zen.

Beste lau gurutzada egin baziren ere, batek ere ez zuen Hirugarren Gurutzadak izan zuen arrakasta militarra lortu. 1204an, Laugarren Gurutzadan, gurutzatu kristauek Konstantinopla arpilatu zuten.