Herrialde judua

Gai historikoetan, judu terminoa Kristo aurreko bigarren milurtekoan Ekialdeko Mediterraneo inguruan bizi ziren tribu nomadak izendatzeko erabiltzen zen. K.a. XI. mende inguruan, tribu horiek, jainko bakarra (Jehova) onartzen zutenek, Israelgo erresuma osatu zuten Palestina deitutako lurraldean. Hamar mendez lurralde hori hainbat herrik konkistatu zuen: Asiriak, Babiloniak, Persiak, Mazedoniak...

Erromatarren nagusitasunaren menpe, biztanleria juduak (Judean, Alexandrian, Babilonian eta Erroman hedatuta zegoen) jazarpen ugari jasan zituen, batez ere kristautasuna inperioko erlijio ofizial bihurtu zenetik (313). Erdi Aroan eta Aro Modernoan juduak Europa osora hedatu ziren eta judutegietan edo aljametan bizi ziren hiri barruan. Judutegiak autonomia handia zuen gobernatzeko, eta sinagoga eta ikastetxea zituzten. Juduek merkataritzan eta finantzetan lan egiten zuten nagusiki. Erresumen arabera, batzuetan bizimodu baketsua izan zuten kristauekin eta beste garai batzuetan, aldiz, jazarpenak (progrom-ak) jasan zituzten edo kristautasunera bihurtzen ez baziren handik botako zituztela esanez mehatxatu zituzten. Horregatik, juduen fede-aldaketa masiboak gertatu ziren, baina gehienek beren erlijioa praktikatzen zuten ezkutuan. Azken horiek (urde deitzen zieten) jasaten zuten bereziki agintari katolikoen jazarpena.

XIII. mendetik eta Lehen Mundu Gerraren amaieran desagertu arte, Palestinako lurraldea Otomandar Inperioaren barnean zegoen. 1917. urtetik Palestina britainiarren kontrolpean gelditu zen, inperio horretako beste lurralde asko bezala.

1391-eko Progrom-ak

Inguruan bizi ziren musulmanek Palestinaren independentzia eskatu zuten arren, nazioarteko erkidegoak ez zituen kontuan izan eskaera horiek. Bestalde, Bigarren Mundu Gerran naziek bultzatutako jazarpenen eta sarraski-politikaren ondorioz, Europa osoko juduek Palestinara egin zuten ihes. Gertaera horrek Palestinako mugimendu nazionalista areagotu zuen eta ekintza terroristak egiten hasi ziren.

Indarkeria terrorista gero eta gogorragoa zen eta gero eta judu gehiago iristen ari ziren lurralde horretara; horregatik, britainiarrek palestinarren gaia NBEren esku uztea erabaki zuten eta Palestina bi estatutan zatitzea erabaki zuen, bata arabiarra eta bestea judua. Baina Jerusalem hiria bi estatuek aldarrikatzen zuten eta, azkenean, nazioarteko indarren kontrolpean gelditu zen.

1948ko maiatzaren 15ean juduek Israelgo estatua aldarrikatu zuten (oraindik ez zuen nazioarteko onespena) eta, horren ondorioz, arabiarren eta israeldarren arteko gerrak hasi ziren. Gerra arrunt horien ondoren (Israelek lurralde asko bereganatu zituen), beste gerra bat hasi zen, Intifada edo harrien eta misilen arteko gerra.

Lehenengo Intifada (1987-1993) palestinarrek okupazioari eta Gazan eta Zisjordanian kolonia juduen ezarpen etengabeari emandako erantzuna izan zen. Israelen kontrako manifestazioak eta indarkeriazko ekintzak egin zituzten. Istiluetan biztanleriaren zati handi batek hartu zuen parte, batez ere gazteenek. Israelen erantzuna deportazioak, unibertsitateak ixtea, protesten zapalkuntza militar gogorra... izan ziren. Okupatutako lurraldeetara kolono gehiago eraman zituen gainera.

Bigarren Intifada 1997. urtean hasi zen okupatutako lurraldeetan kolono judu gehiago finkatu zirelako, palestinarrei lurrak kendu zizkietelako, eta bake-prozesuak aurrera egiten ez zuenez, herri palestinarra zapuztuta zegoelako. 2002. urtean egoera gogortu egin zen eta palestinarrek egindako atentatu suizidak ugaritu egin ziren; israeldarrek misilekin erantzun zieten atentatu horiei. Argazkian, Palestinaren aldeko elkartasuna adierazteko manifestazioa.

Gaur egun, Israelgo biztanleriaren % 80 judua da eta % 14 musulmana (1948. urtean Israelgo Estatua izendatu zenean, Palestina utzi ez zuten arabiarrak). Kristau batzuk eta beste talde etniko-erlijioso batzuetako jendea ere bizi da bertan, baina biztanle juduen artean, taldea ez da homogeneoa. Jerusalemgo “hiri sakratua”, Israelek Sei Eguneko Gerran okupatu zuena, palestinarren eta israeldarren negoziazioen oztopo nagusia da.

Ba al zenekien...