Haurren gurutzada

Haurren gurutzada

1212. urtean gertaera harrigarria izan zen, "Haurren gurutzada" izenez ezagutzen dena.

40.000 haur inguru Alemaniatik Lurralde Santura abiatu ziren fedegabeen aurka borroka egiteko. Frantziatik igaro zirenean beste 30.000 haur batu zitzaizkien. Mediterraneoko kaietara, Genoara edo Marseillara iritsi zirenean, haur asko ontziratu egin zituzten, baina beste bide bat hartu zuten: Afrikako iparraldean eta Alexandrian esklabo gisa saldu zituzten.

Gertaera historiko hori Jerzi Andrzejewski-ren liburu batean jasota dago; liburuak esaldi bakarra du eta lehenengo 40.000 hitzak punturik eta komarik gabe idatzita daude.