Vitoria-Gasteizko sorrera

Vitoria-Gasteizko Hiri-Agiria

Jainko ahalguztidunaren izenean, nik, Antsok, Jainkoaren graziaz Nafarroako errege naizen honek, honako dokumentua sinatzen eta berresten dut zuentzat, Vitoria berriko gaur egungo nahiz etorkizuneko bizilagunontzat. Honako hiribildua populatzeko eskubidea ematen dizuet eta izen berria eman diot, Vitoria, lehenago Gasteiz deitzen zenari. Zuen epaiketa eta negozio guztietan Logroņoko burgesek duten foru berbera erabiltzeko eta gordetzeko eskubidea ematen dizuet (...). Aukeratu beti alkate bat zuen artean eta, ona eta leiala ez bada, aldatu nahi duzuenean.

Gasteizko Forua. 1181eko iraila