Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Aro Modernoaren hasiera
Atala: Aro Modernoko gizartea
Ezaugarri orokorrakNekazaritzak ekonomiaren oinarria izaten jarraitzen zuen. Nekazariak eguraldiari begira bizi ziren, eta, giro txarra egiten zuenean, gosea eta gaixotasunak berehala hedatzen ziren. Hirietan, artisauak, merkatariak, nobelak eta eskaleak bizi ziren. Izugarrizko kontrasteak zeuden biztanleen artean: goi mailako elizgizonak, nobleak eta zenbait burges ezin hobeto bizi ziren; jende gehiena, berriz, pobrea zen. Oinarrizko elikagaia ogia zen, haragia, luxuzko jakia, bakan batzuen esku besterik ez zegoen, eta barazkiak ugariak ziren. Artzainek eta baserritarrek gazta eta ardoa kontsumitzen zituzten, gehienbat. Txokolate beroa hartzeko ohitura erabat hedatu zen, Ameriketatik iritsi ondoren.
Esklabotza lan egiteko ohiko era zen.
Burgesiaren boterea
Orduko mentalitateak hiru euskarri zituen: ohorea, ondra eta erlijiotasuna. Ohorearen eta ondraren izenean, hain zuzen, hainbat lan (eskuz egin beharreko zeregin mekanikoak) gutxietsi egiten ziren. Kaparetasuna oso garrantzitsua zen Espainiako gizartean. Nobleek kosta ahala kosta eusten zioten kapare-izaerari, eta, miseria gorrian egon arren, ez ziren zenbait lanbidetan aritzen, beren ohorea ez zikintzeko. Kaperen gorabehera horiek guztiak ezin hobeto islatu zituen literatura pikareskoak, batik bat Tormesko itsumutila eleberriak. Aberastutako familia handietako burgesek ere kapare izan nahi zuten.
Tormesko itsumutila Goyaren arabera
Lana ez zen helburua, bitartekoa baizik. Europako protestanteek lana helburutzat hartzen eta biziki goresten zuten; Espainian, aldiz, saihestu beharreko zerbait zen. Herrialde protestanteetan, artisautzak eta merkataritzak gero eta itzal handiagoa zuten gizartean, baina Espainian kontrakoa gertatu zen, lanbide mesprezatuak baitziren, eta ikuspegi horrek atzerapen ekonomikoa ekarri zuen. Aisialdiko jarduera nagusia antzerkia zen, bereziki komedia. Toki askotan, antzoki bikainak eraiki zituzten. |